martes, 20 de octubre de 2009

ORAIN EH: 17 DE OCTUBRE

Uruguaitik Euskal Herriko berri politikoen asteroko laburpena:

Hacé click en la foto para escuchar el programa del sabado 17

Ezker abertzalearen aurkako sarekada berria: Espainiar polizia euskal langile sindikatuaren egoitzan sartu da Donostian eta hainbat militante independentista atxilotu ditu.
Espainiar gobernuak ezker abertzalearen ekinbide politkoa geldiaraztea bilatzen du Otegi, Diez, Etxeberriaeta beste 6 militanteren atxiloketarekin.
Info 7 irratitik, Floren Aoizen analisi politikoa atxiloketen inguruan.
Gehiengo sindikalak manifestaziorako deia egin du atxiloketak salatzeko: mobilizazioa 17.00etan abiatuko da Antiguoko tuneletik, «Askatasunaren alde eskubide guztiak guztiontzat» lemapean.
LABek hainbat babes jaso ditu Esukal Herritik eta mundu zabaletik eta... PNV bera ere gehitu da manifestaziora!
AMNISTIAREN ALDEKO BATZORDEEN AURKAKO SENTENTZIA: Auzitegi GOrenak zigorrak mantentzen ditu eta atxiloketak hasi dira.
Bukatzeko, Vitorekin komunikatuko gara manifaren aurreko orduak Euskal Herrian nola bizi diren ezagutzeko.

No hay comentarios: