miércoles, 19 de diciembre de 2007

SENTENCIA 18/98 = ATAQUE A LA LUCHA POLITICA INDEPENDENTISTA

1 comentario:

leigorri dijo...

Horrela jarraitu ezkero, euskaraz hitz egiteagatik ere zigortuko gaituzte. Ez dakit zer lortu nahi duten neurri honekin, baina hau egin eta isilik geratzen bagara, auskalo zein izango den hurrengo neurria. Lotsagarria iruditzen zait hartu duten erabakia. Gure ideiekin ados ez badaude, eskubide osoa daukate, baina ideiek ez dute kalterik egiten, ideiak defendatzeko bideak ordea...
Nire ustez, estatu txikitzaileak ez daki zer egin ETArekin bukatzeko eta gizarte mailan presionatuz hori lortuko dutela uste dute. Nire ideiak eta ikuspuntuak, beste edonorrenak bezain egokiak dira, eta ez dit inorrek esango nola pentsatu, nola hitz egin eta zein alderdiri bozkatu behar diodan. Errepresioarekin lortzen duten gauza bakarra, nire kasuan behintzat, nire ideiak indartzea eta hauek aldarrikatzeko kemena areagotzea da.
Nazkatuta nago estatu txikitzaileak hartzen dituen erabaki eta neurriekin, esaten dituen gezurrak eta faltsukeriak entzuteaz ere kokoteraino nago.
Nire ideiak zapaltzen badituzte
indar handiagoarekin defendatuko ditut.
Nire lagunak eta bizilagunak atxilotzen badituzte,
euren izenak ohiukatuko ditut Euskal Herriko kaleetatik.
Nire ikurrina txikitzen badute, berri bat egin eta adorez kaleratuko dut.
Nire ahoa estali nahi badute,
nire bihotzak erantzungo die.
Euskal Herritarra naizelako, nire hizkuntza euskara delako, nire herria Euskal Herria delako eta nik ikurrina dudalako, ez estatuak inposatutako ohiala.
Ideiek ez dute kalterik egiten eta ideiak betirako dirautelako.
GORA EUSKAL HERRIA !